Aiko

Animazio eta giro egokiaren bidez zuzeneko musikaz eta dantzaz gozatzeaz gain, baliagarri izan daitezken gutxieneko oinarri eta argibide patzuk emango dituzte euren dantza-plaza saioan, aurrerantzean edozein erromeria dantzagarritan denok gai izan gaitezen dantzan egiteko.

Altxa Porru

Musikarekiko eta elkarrekin ondo pasatzearekiko maitasuna partekatzen duten bost lagunez osatutako talde bizkaitarra da Altxa Porru. Artifizio eta purpurinarik gabe, plazak dantzan jartzen aritzen dira, atzoko eta gaurko abestiak nahastuz eta propioa duten egiazkotasuna galdu gabe, irmoki sinesten dute gainontzekoen gozamena, beraien arteko gozamenetik sortzen dela.

Ane Albisu

Bizkaiko Erromeria Egunean ez da dena musika eta dantza izango, bestelako ekitaldiak ere eskainiko dira. Horien artean, Ane Albisuk eskainiko duen tailerra ere egongo da. Zer eta nola jantzi behar dugu festetarako janzten garenean? Buruko zapiak, abarkak, txalekoa, txapela, gerrikoa… badakizkigu ondo janzten?

Errota

Bizkaiko Erromeria Egunak musika eta dantzaren inguruko proiektu berriak aurkezteko espazioa ere izan gura du. Eta horren adibide da sortu berri den Durangoko Errota erromeria taldea, gazte talde baten ametsetik sortutakoa, batxilergoan elkar ezagutu dutenean. Eurek ezagutzeko aukera izango dugu, Plateruena antzokiko kontzertuen aurretik egingo dugun aurkezpentxoan!

Esna Gazte

Dantza, joko eta sorpresaz beteriko ikuskizun dinamiko honetan, gaztetxoek euskal dantzak eta orotariko koreografiak ikasteko zein eszenatoki gainean abesteko aukera ere izango dute. Gainera, grasoek ere parte har dezakete, familia osoarentzako esperientzia dibertigarria bilakatuz!

Etxebarria aita-seme trikitilariak

Trikititxari lotutako lau belaunaldiren historia da Koldo Etxebarria eta bere seme Unai Etxebarriarena. Koldo 1975. urtean hasi zen musikari, bere aita Luis eta bere aitite Eduardo “Piti” zirenekin batera. Gaur egun aldiz, bere arbasoei lekukoa hartuta, Unai Etxebarria semearekin dihardu plazarik plaza. Trikitixa, panderoa, ahotsak eta sare sozialetan milaka eta milaka jarraitzaile izatera eraman duten […]

Fanfarre Sugarri

Durangoko Fanfarre Sugarri Musika Taldea 1976an sortu zen, herrian ospatzen ziren jaialdi eta erromeria ugarietan, bandaren emanaldien ondoren biltzen ziren kideen eskutik. Urteetan zehar, bandatik kanpoko musikari gehiago ere batu ziren, 15-20 laguneko talde iraunkor bat sortuz. Eta guzti horiek ere, ez dira Erromeria Egunean faltako, Durangoko kaleak doinuz bustitzeko!

Gaitero, erraldoi eta buruhandiak

Edozein jai eta erromerietako ohiko elementuak ez dira urriaren 4an ere faltako! Horregatik gure artean izango ditugu erraldoi, buruhandi eta gaiteroak!

Gari Otamendi eta Oier Araolaza

Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote Oier Araolaza eta Gari Otamendi Dantzan elkarteko kideek hitzaldi dantzatu honetan: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte.

Gautegun

Bizkaiko Erromeria Egunaren baitan, formatu elektronikoko erromeria taldeen jaialditxoa izango da urriaren 4an 20:00etatik aurrera Plateruena antzokian biziko duguna! Hainbat talde gazte, bata bestearen segidan, publikoa hankaz gora jartzeko prest! Horietariko bat: Gautegun!!!

Goazen

Etxeko gaztetxoak kantuan eta dantzan jartzen dituen telesailik bada, hori Goazen da inongo ezbairik gabe!!! Eta kantuan eta dantzan aritzea ere badenez erromerian aritzea, Goazeneko hiru aktore gonbidatu ditugu Bizkaiko Erromeria Egunera!

Gontzal Carrasco

Trikitiak iruditeria kolektiboan jasandako bilakaeraz hausnartzeko aukera izango dugu Gontzal Carrasco historialari, ikertzaile eta Oxabiko trikitilariak eskainiko digun hitzaldiaren bidez!

Herri kirolak

Erromeria bat badago, jaia dago, eta edozein herriko jaietan euskaldunon elementurik badago, hori herri kirola ere bada. Horregatik Erromeria Egunean ez dira faltako gure kirolariak, harri jasotzean, lasto jasotzean, trontzan eta txinga erutean: Jon Gisasola, Lucia Orbe, Sara Asenjo, Garbiñe Lopez de Uralde, Ainize Perez eta Esti Meseguer. Aurretik umeentzako tailerra ere egongo da. Harrijasotzaileak: […]

Ibon Koteron eta Lander Zabala

Ibon Koteron 20 urterekin hasi zen alboka jotzen, eta berehala bihurtu zen orduko albokari aktibo eta aintzatetsienetako bat. Gaur egun oraindik, albokaz hitz egitea Ibon Koteronez hitz egitea da. Funtsezkoa izan da instrumentu hau berreskuratzeko eta modernizatzeko bidean, errepertorioa zabalduz eta hainbat leku eta estilotako musikarekin uztartuz egin duen lanagatik. Bere lehen diskoa, “Leonen Orroak” […]

Iker Alvarez eta Aitor Urkiza, Harribitxi

Txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna eta izaera bizia aldarrikatzen duen bikote artistikoa dira Iker Alvarez eta Aitor Urkiza. Euren ikusmira artistikoa txistuaren erabilera berrien bilaketan, txistulari duoaren sustaketan eta sormen berriko musika tradizionalean oinarritzen da.

Julen Begoña eta Asier Arroyuelo

Julen Begoña albokariak eta Asier Arroyuelo panderojoleak 1989tik ari dira elkarrekin jotzen, eta gaur egun bizirik dagoen albokari bikote tradizionalena dela esan daiteke. Euren jotzeko erak aspaldiko doinuetara eramango gaitu, albokaren soinurik “puroena” gure entzumenetara ekarriz. Hala aritzen ziren gure aurreko belaunaldiak erromerietan, eta hala erakusten jarraitu gura dugu gaur egun ere.

Kriskitin

Kriskitin Dantza Taldea Durangon jaio zen 1986an; eta 1987an Berrasirekin debuta egin zuenetik, tradizioa eta sormena uztartzen ditu euskal dantzan. Bere ikuskizunak Euskal Herritik zein kanpo zabaltzen ditu, Espainiara, Europara eta baita AEBetara ere eraman ditu, kultur ekimen propioak antolatuz. Durangorekin konprometitua, urtero Surrandi, Euskal Jaiak, Gau beltza , Olentzero… ekintzetan parte hartzen du. Gaur […]

Larrain Dantza

Kontzeptu eta elementu asko izan ditzake erromeria batek, eta guzti horiek ulertzen eta plazaratzen saiatuko da aurrerantzean Bizkaiko Erromeria Eguna. Baina erromeria tradizionalagoetan —eta gaur egun ezin biziagoetan— falta ezin den elementu bat da Larrain Dantza, adin guztietako dantzazaleak bikoteka batzen dituen ingurutxoa eta jota oinarri hartuta eraikitako dantza suitea. Berau interpretatuko dute Gaztediko gaiteroek!

Luhartz

Bada Euskal Herrian, eta bereziki Bizkaian, Luhartz ezagutzen ez duen dantzaririk? Durangaldeko erromeriarik beteranoenak Bizkaiko Erromeria Egunean bazkaldu eta herri bazkari ostea girotzeko ardura izango du!

Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña

Mirari Azkune etxebarritarrak eta Aintzane Agirrebeña eibartarrak umetatik izan dute lotura trikitixarekin, biak ere zazpi urterekin hasi baitziren soinua eta panderoa ikasten, eta gaur egun ere trikitixari estuki lotuta jarraitzen dute, jotzeaz gain irakasle lanetan ere aritzen baitira. Gazterik hasi ziren erromeria eta txapelketetan eta euren ibilbidean hainbat bidelagun izan dituzte. Orain, elkarrekin dabiltza plazarik […]

Ostikda elektrotxaranga

OstiKda 2020an Ezkerraldean sortutako elektrotxaranga da. Gaur egun, Ezkerraldekoez gain, Bizkaiko herri desberdinetako 14 gaztek osatzen dute taldea. Rock, ska, euskal dantza edota edozein genero entzuten da haien bozgorailuetatik, plaza zein kaletan giro alaia eta zoroa sortzeko! Eta horregatik, elektrotxarangek ere erromeria sortzen dutelako, ez dira urriaren 4an Durangon faltako!

Tronperri

Tronperri Dantza Taldea 1961an sortu zen, Durangon, eta ordutik euskal dantzak eta kultura sustatzen ibili da, ume, gazte zein helduen artean. Horretarako, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzeaz gain (Umeen Euskal Jaia, Bizkaian Emakumeak Dantzari, Euskal Dantzen Jaialdia), beste hainbestetan ere parte hartzen du (Durangaldeko Ezpatadantzari eguna, Bizkaiko Dantzari Eguna…). Eta zelan ez, lehenengo edizio honetarako, […]

Yogurinha Borova

Betiko euskal kanten errepasoa egingo dugu, herri bazkariaren ostean, Yogurinha Borova eta bere lagun Akrata Kristik antolatuko diguten Bingo Musikatuarekin!

Zabaleta eta Motriku

Kepa Junkerak, Jose Mari Santiago “Motriku”-k eta Iñaki Zabaletak 1988ko maiatzean Infernuko Auspoa disko historiko eta ezaguna argitaratu zuten. Disko honen berritasuna edukian oinarritu zen. Kantu berriek trikitilari mundura aire frexko eta trikitixa tradizionalaren mundua irauli zuen perspektiba berria zekartzaten. Zabaleta, gainera, gaur egun trikitixa ikasle askok ikasten dituzten partitura amaigabeen sortzailea da. Urteetan agertokietatik […]

Zazpizar

Euskal Herriko talde ezagun eta maitatuen kanta klasiko eta modernoak eskainiko dizkigu Zazpizar talde gernikarrak, 20:00etatik aurrera beste hainbat erromeria talde gazterekin batera!

Zutik

Zornotzako zazpi laguneko talde bat da Zutik, herritik eta herriarentzat jai-giroa alaitzeko sortua. Pixkanaka profesionaltasuna hartzen ari dira, baina beti haien esentzia mantenduz: gertutasuna, energia eta publikoarekin harreman zuzena. Haien helburua argia da: erromeria bakoitza esperientzia paregabe eta ezberdina bihurtzea. Animatuko?