Musikarekiko eta elkarrekin ondo pasatzearekiko maitasuna partekatzen duten bost lagunez osatutako talde bizkaitarra da Altxa Porru. Artifizio eta purpurinarik gabe, plazak dantzan jartzen aritzen dira, atzoko eta gaurko abestiak nahastuz eta propioa duten egiazkotasuna galdu gabe, irmoki sinesten dute gainontzekoen gozamena, beraien arteko gozamenetik sortzen dela.

