Kontzeptu eta elementu asko izan ditzake erromeria batek, eta guzti horiek ulertzen eta plazaratzen saiatuko da aurrerantzean Bizkaiko Erromeria Eguna. Baina erromeria tradizionalagoetan —eta gaur egun ezin biziagoetan— falta ezin den elementu bat da Larrain Dantza, adin guztietako dantzazaleak bikoteka batzen dituen ingurutxoa eta jota oinarri hartuta eraikitako dantza suitea. Berau interpretatuko dute Gaztediko gaiteroek!

