Mirari Azkune etxebarritarrak eta Aintzane Agirrebeña eibartarrak umetatik izan dute lotura trikitixarekin, biak ere zazpi urterekin hasi baitziren soinua eta panderoa ikasten, eta gaur egun ere trikitixari estuki lotuta jarraitzen dute, jotzeaz gain irakasle lanetan ere aritzen baitira. Gazterik hasi ziren erromeria eta txapelketetan eta euren ibilbidean hainbat bidelagun izan dituzte. Orain, elkarrekin dabiltza plazarik plaza eta diska bi kaleratu dituzte, besteak beste.

