Tronperri

12:00

Ezkurdi plazan

DANTZA SAIOA

Tronperri Dantza Taldea 1961an sortu zen, Durangon, eta ordutik euskal dantzak eta kultura sustatzen ibili da, ume, gazte zein helduen artean. Horretarako, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzeaz gain (Umeen Euskal Jaia, Bizkaian Emakumeak Dantzari, Euskal Dantzen Jaialdia), beste hainbestetan ere parte hartzen du (Durangaldeko Ezpatadantzari eguna, Bizkaiko Dantzari Eguna…).

Eta zelan ez, lehenengo edizio honetarako, Tronperrik ezin zuen Bizkaiko Erromeria Egunean hutsik egin! Txoritxu Alai dantza taldearekin eta Bartolome Ertzilla Musika Eskolako txistulariekin batera arituko da!