Julen Begoña albokariak eta Asier Arroyuelo panderojoleak 1989tik ari dira elkarrekin jotzen, eta gaur egun bizirik dagoen albokari bikote tradizionalena dela esan daiteke. Euren jotzeko erak aspaldiko doinuetara eramango gaitu, albokaren soinurik “puroena” gure entzumenetara ekarriz. Hala aritzen ziren gure aurreko belaunaldiak erromerietan, eta hala erakusten jarraitu gura dugu gaur egun ere.
