Kepa Junkerak, Jose Mari Santiago “Motriku”-k eta Iñaki Zabaletak 1988ko maiatzean Infernuko Auspoa disko historiko eta ezaguna argitaratu zuten. Disko honen berritasuna edukian oinarritu zen. Kantu berriek trikitilari mundura aire frexko eta trikitixa tradizionalaren mundua irauli zuen perspektiba berria zekartzaten. Zabaleta, gainera, gaur egun trikitixa ikasle askok ikasten dituzten partitura amaigabeen sortzailea da. Urteetan agertokietatik kanpo egon ondoren, Bizkaiko Erromeria Egunerako propio Zabaleta eta Motriku berriz elkarrekin ikustea ohore handia da guretzat!

