Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote Oier Araolaza eta Gari Otamendi Dantzan elkarteko kideek hitzaldi dantzatu honetan: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte.

