Korrontzi

Badira 10 urte Korrontzi taldeak «Korrontzi Dantzan» izeneko proiektua abiatu zuenetik, tokian tokiko dantza taldeekin batera. Horrela, dantzaren bidez, Korrontziren musika beste maila batera eramaten dute elkarlanean. Orain, proiektu horren baitan, Lemoako Durundi Barri Dantza Taldearekin batera ikuskizuna eskainiko du Korrontzik hasiera ekitaldiaren ostean.
Durundi Barri Dantza Taldea

Durundi Barri Dantza Taldea 1966. urtean sortu zen, Lemoan. Bere helburua dantzari gazteetatik hasita euskal dantzen mundua herrira, Arratia osora eta nazioartera zabaltzea izan da. Gaur egun, bere 60. urteurren betean, gazteen taldeari eusten dio Durundi Barrik, eta Bizkaiko Erromeria Egunerako beren-beregi Korrontzirekin batera prestatzen ari den ikuskizunerako taldekide ohiak ere erakarri ditu.
Lorratz

Lau musikari. Soinu-txikiaren tradizioa. Dantzaren indarra. Eta plaza, topaleku. Roberto Etxebarria trikitilariak gidatutako Lorratz erromeria taldeak euskal musika tradizionala eta dantza uztartzen ditu. Hamar urte baino gehiagoko ibilbidearekin, ohiko doinu eta erritmoak gaur egungo ukituekin berritzen ditu, erroei eutsiz eta plazara proposamen bizi, fresko eta erakargarria ekarriz.
Bilboko gaiteroen Larrain Dantza herrikoia

Bilbon 1989an sortutako taldea da, Nafarroako gaita Bizkaian biziberritzeko helburuarekin. Ordutik, instrumentu hori herriz herri zabaltzen aritu dira, gaiteroak trebatzen eta dantza-talde zein erraldoien konpartsekin elkarlanean. Bizkaiko Erromeria Egunean ere gurekin izango dira, herri bazkariaren aurretik Larrain Dantza jo eta gu guztiok dantzan jartzeko asmoz!
Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia

Aurtengo herri bazkariak ohorezko gonbidatu bi izango ditu Lemoan. Herritar, musikari eta parte-hartzaile guztiekin batera Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariak ere gure artean izango dira! Bazkalosteko kafea errimaz eta doinuz beteko dute aurtengo Aste Nagusiko pregoilariak eta Lekittoko lagun jatorrak!
Eingo

Eingo taldea orain dela 11 urte sortu zen Bizkaian. Hasiera baten herrietako jaiak alaitzeko kale animazio talde moduan hasi bazen ere, gaur egun handik haratago eskola eta familia haundi bat da. Euskal Errepertorioko abesti eta pieza enblematiko eta kuttunenak abestu eta dantzatzen dituzte. Ahotsak, trikitixa, perkusioa eta haizeek osatutako taldea da eingo.
Lehian

Euskal Herriko plazaz plaza ibili dira urte luzez, betiko kanta herrikoiak eta egungo doinu freskoagoak uztartuz. Herri eta jai bakoitza desberdina da, baina beti lortzen dute publikoarekin konektatzea eta giro ederra sortzea. Familia bat bezala definitzen dira, elkarrekin ordu eta esperientzia asko partekatu dituztelako. Taldearen oinarrian berdintasuna eta aniztasuna daude, emakumeek gure tradizioaren transmisioan izan […]
Argitu

Argitu Erromeria zazpi gaztez osatutako euskal erromeria taldea da. Adin guztietarako errepertorio anitz eta dinamikoa eskaintzen dute, euskal musikaren eta hainbat generotako bertsioen bitartez. Euskal Herrian zehar giroa pizteko eta publikoarekin bat egiteko helburuarekin, energia eta gertutasuna dira beraien ikur.
Zirkinik Bez

2009. urtetik oholtza gainean ibili den taldea da Zirkinik Bez! erromeria taldea. Zazpikote berriak betiko euskal doinu eta dantzak jotzeaz gain, pil-pilean dauden soinuak ere ekarriko ditu eszenatokietara: Gatibu, Huntza, ETS eta beste hainbat talde ez dira faltako errepertorioan. 17 urte luzetan gutxi izango dira taldeak dantzan ipini ez dituen plazak eta aurton Lemoan izango […]
Trikizio

1999an sortu zenetik, Trikizio plaza-talde ezinbestekoa bihurtu da gure herrietako jaietan. Urte luze hauetan zehar, Euskal Herriko bazter guztietan entzun dira talde honen bertsio alaien oihartzunak, eta dantzan jarri dituzte milaka lagun, indarrez eta bihotzez. Aurten, gainera, urte historikoa du Trikiziok, eta horren lekuko izango gara Bizkaiko Erromeria Egunean: taldeko sortzaile Xabi Arakama trikitilaria taldera […]
Mendieta Herri Kirol Elkartea

Garai batean eguneroko lanak zirenak, gaur egun gure kulturaren eta nortasunaren parte dira. Harriak altxatzea, enborrak moztea, sokari tiratzea… Herri kirolek indarra, trebetasuna eta talde-lana uztartzen dituzte. Plazaz plaza, belaunaldiz belaunaldi, tradizio hau beti izan da erromerien inguruan presente eta, oraingoan ere, Lemoako Mendieta Herri Kirol Taldeek giroa berotu eta herri kirolen indar guztia gertutik […]
Merhezi

Merhezi Taldea bost neska gaztek osatutzen dute. Musikak elkartu ditu, eta helburu argi bat daukate: ingurukoei irribarre bat ateratzea, bidean disfrutatzen duten bitartean. Gertutasuna transmititu nahi dute emanaldi bakoitzean, esperientziatik ikasiz eta pausoz pauso hazten. Orain arte marraztutako bideak merhezi izan duela diote sarri, datorrenak merheziko duelakoan.
Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania

Gazte-gaztetatik elkarrekin jotzen hasi ziren, txapelketetatik erromerietara salto eginez. Ene Bada taldearekin Euskal Herriko eta munduko hainbat txokotan aritu ondoren, bakoitzak bere bidea hartu zuen, berriro elkartu ziren arte. Bizkaiko Erromeria Egunean gurekin izango ditugu, plaza erritmoz bete eta guztiok dantzan jartzeko.
Ene Kantak

Ene Kantak 2010ean sortu zen, haurrentzako euskarazko abestiak eta bideoklipak egiteko. Ordutik, bere musika Euskal Herri osoko antzoki eta kaleetara eraman du. 180 abesti baino gehiago, 10 disko eta 5 liburu sortu ditu, eta 100 milioi ikustaldi baino gehiago lortu ditu YouTuben. Bere abestiak eta pertsonaiak ETB3ra ere iritsi dira, bost denboraldiz. Astonauta, Autobusarena edo […]
Kittu

Kittu taldea Zornotzatik dator, kaleko folka eta betiko euskal musika era fresko eta desberdin batean uztartzeko prest! Euskal instrumentuak oinarri hartuta, doinu ezagunak kalera eramaten dituzte, giroa sortu eta jendea musikaren parte bihurtuz. Prest zaudete beraiekin kantatu, dantzatu eta kaleak musikaz betetzeko?
Itsaso Arrieta, kantu ikastaroa

Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan aditua da, eta euskal kanten ikastaroak ematen ditu iparraldean zein hegoaldean. Eskoletako hezitzaileen irakaslea izan da urte askoan. Horrezaz gain, haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da, eta zenbait argitalpenen arduraduna eta aholkularia izan da arlo horretan. Azken urteetan, euskal tradiziozko kanten ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat […]
Jone Intxausti, Arratiako jota ikastaroa

Jone Intxausti Uriarte 23 urteko igorreztarra da, eta txikitatik izan du lotura estua euskal dantzarekin. Zazpi urte zituenetik Igorreko Arantzarte Dantza Taldeko kide eta dantzaria da, eta azken lau urteotan dantza-irakasle aritu da Arratiako hainbat taldetan, besteak beste, Lemoako Durundi Barri Dantza Taldean ere. Eta Arratian gaudela, zer hoberik Jonek berak Arratiako jotaren inguruko ikastaroa […]
Matraka elektrotxaranga

Lezon sortu zen 2016. urtean eta Oarsobidasoako musikariekin osatzen den kaleko taldea da Matraka Elektrotxaranga. Aurtengoa urte berezia da, 10. urteurreneko biran dabiltza eta kaleak maitasunez girotzen. Musikaz, energiaz eta umorez, publikoarekin bat egin eta une bakoitza festa bihurtzea dute helburu.
Ondalan eta Bizkaiko gaiteroak

Ondalan Erraldoien Konpartsa 1996an sortu zen, euskal kultura tradizionala sustatzeko. Lau erraldoirekin hasi zen, eta geroztik kilikiak, zaldikoak eta Mamutxak gehitu zaizkio. Bizkaiko Gaiteroek gaitaren doinuak zabaltzen dituzte plazaz plaza. Elkarrekin, musika, kolorea eta tradizioa uztartzen dituen ikuskizuna eskaintzen dute. Gure kultura belaunaldi berriei hurbiltzeko modu ederra! Bizkaiko Erromeria egunean kalez kale ikusiko ditugu giroa […]
Arratiako Musika Eskola

Arratiako Musika Eskola eskualde eta haran bereko musika eskola ofiziala da. Eskola 1986an sortu zen, eta gaur egun 500 ikasle inguru ditu. Guzti horiek hamailka instrumentu ikasten eta hauekin gozarazten dihardute. Bedia, Lemoa, Igorre, Dima Otxandio, Arantzazu, Artea, Zeberio, Areatza eta Zeanurin ematen ditu eskolak, baina egoitza Artean dago. Horregatik, noski, Arratiako Musika Eskola ezin […]
Izenbarekuak txaranga

Gasteizko kafetegi batean, 2012ko neguan hasi zen dena, gazte talde batek txaranga bat sortzeko ideia izan zuenean. Pixkanaka, ilusioz eta elkarlanean arituz, proiektua gauzatu eta 2013ko Gasteizko Santiago egunean egin zuten estreinaldia. Geroztik, Euskal Herriko txoko guztiak doinuz eta erritmoz zipriztintzen dituzte 15 musikari gaztek, eta Lemoako kaleak helburu horrekin bustitzeko asmoz etorriko dira urriaren […]
Urrutia anaiak

Anaiak dira, eta txiki-txikitatik ehunka plaza, erromeria eta jai partekatu dituzte trikitixa lagun. Urteek eta elkarrekin bizitako momentuek konplizitate berezia eman diete, eta kalez kale, plazaz plaza eta herririk herri ibili dira euskal giroa eta erromerien sua piztuz. Urte hauetan guztietan bizipen ugari pilatu dituzten arren, hasierako ilusio berarekin datoz Joseba eta Mikel Bizkaiko Erromeria […]
Iker Alvarez eta Aitor Urkiza, Harribitxi

Txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna eta izaera bizia aldarrikatzen duen bikote artistikoa dira Iker Alvarez eta Aitor Urkiza. Euren ikusmira artistikoa txistuaren erabilera berrien bilaketan, txistulari duoaren sustaketan eta sormen berriko musika tradizionalean oinarritzen da.