Bilbon 1989an sortutako taldea da, Nafarroako gaita Bizkaian biziberritzeko helburuarekin. Ordutik, instrumentu hori herriz herri zabaltzen aritu dira, gaiteroak trebatzen eta dantza-talde zein erraldoien konpartsekin elkarlanean.
Bizkaiko Erromeria Egunean ere gurekin izango dira, herri bazkariaren aurretik Larrain Dantza jo eta gu guztiok dantzan jartzeko asmoz!

