Garai batean eguneroko lanak zirenak, gaur egun gure kulturaren eta nortasunaren parte dira. Harriak altxatzea, enborrak moztea, sokari tiratzea… Herri kirolek indarra, trebetasuna eta talde-lana uztartzen dituzte.
Plazaz plaza, belaunaldiz belaunaldi, tradizio hau beti izan da erromerien inguruan presente eta, oraingoan ere, Lemoako Mendieta Herri Kirol Taldeek giroa berotu eta herri kirolen indar guztia gertutik erakutsiko digute.

