Euskal Herriko plazaz plaza ibili dira urte luzez, betiko kanta herrikoiak eta egungo doinu freskoagoak uztartuz. Herri eta jai bakoitza desberdina da, baina beti lortzen dute publikoarekin konektatzea eta giro ederra sortzea.
Familia bat bezala definitzen dira, elkarrekin ordu eta esperientzia asko partekatu dituztelako. Taldearen oinarrian berdintasuna eta aniztasuna daude, emakumeek gure tradizioaren transmisioan izan duten eta duten garrantzia nabarmenduz.
Zatoz haien musika zuzenean entzutera, abestera, dantzatzera eta elkarrekin gozatzera!

