Ene Kantak 2010ean sortu zen, haurrentzako euskarazko abestiak eta bideoklipak egiteko. Ordutik, bere musika Euskal Herri osoko antzoki eta kaleetara eraman du.
180 abesti baino gehiago, 10 disko eta 5 liburu sortu ditu, eta 100 milioi ikustaldi baino gehiago lortu ditu YouTuben.
Bere abestiak eta pertsonaiak ETB3ra ere iritsi dira, bost denboraldiz. Astonauta, Autobusarena edo Plisti ta plasta entzutean, nor ez da dantzan hasten?

