Ondalan Erraldoien Konpartsa 1996an sortu zen, euskal kultura tradizionala sustatzeko. Lau erraldoirekin hasi zen, eta geroztik kilikiak, zaldikoak eta Mamutxak gehitu zaizkio.
Bizkaiko Gaiteroek gaitaren doinuak zabaltzen dituzte plazaz plaza.
Elkarrekin, musika, kolorea eta tradizioa uztartzen dituen ikuskizuna eskaintzen dute. Gure kultura belaunaldi berriei hurbiltzeko modu ederra!
Bizkaiko Erromeria egunean kalez kale ikusiko ditugu giroa alaitzeko prest.

