1999an sortu zenetik, Trikizio plaza-talde ezinbestekoa bihurtu da gure herrietako jaietan. Urte luze hauetan zehar, Euskal Herriko bazter guztietan entzun dira talde honen bertsio alaien oihartzunak, eta dantzan jarri dituzte milaka lagun, indarrez eta bihotzez.
Aurten, gainera, urte historikoa du Trikiziok, eta horren lekuko izango gara Bizkaiko Erromeria Egunean: taldeko sortzaile Xabi Arakama trikitilaria taldera bueltan delako! Ohorea izango da bera oholtzan berriz ikustea!

