Argitu Erromeria zazpi gaztez osatutako euskal erromeria taldea da.
Adin guztietarako errepertorio anitz eta dinamikoa eskaintzen dute, euskal musikaren eta hainbat generotako bertsioen bitartez.
Euskal Herrian zehar giroa pizteko eta publikoarekin bat egiteko helburuarekin, energia eta gertutasuna dira beraien ikur.

