Trikititxari lotutako lau belaunaldiren historia da Koldo Etxebarria eta bere seme Unai Etxebarriarena. Koldo 1975. urtean hasi zen musikari, bere aita Luis eta bere aitite Eduardo “Piti” zirenekin batera. Gaur egun aldiz, bere arbasoei lekukoa hartuta, Unai Etxebarria semearekin dihardu plazarik plaza. Trikitixa, panderoa, ahotsak eta sare sozialetan milaka eta milaka jarraitzaile izatera eraman duten umorea lagun, Euskal Herri osotik kontzertuak eta trikipoteoak egiten ibiltzen dira!

