Izenbarekuak txaranga

13:00

Kalez kale

KALEJIRA

Gasteizko kafetegi batean, 2012ko neguan hasi zen dena, gazte talde batek txaranga bat sortzeko ideia izan zuenean.

Pixkanaka, ilusioz eta elkarlanean arituz, proiektua gauzatu eta 2013ko Gasteizko Santiago egunean egin zuten estreinaldia.

Geroztik, Euskal Herriko txoko guztiak doinuz eta erritmoz zipriztintzen dituzte 15 musikari gaztek, eta Lemoako kaleak helburu horrekin bustitzeko asmoz etorriko dira urriaren 17an ere!