Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan aditua da, eta euskal kanten ikastaroak ematen ditu iparraldean zein hegoaldean. Eskoletako hezitzaileen irakaslea izan da urte askoan. Horrezaz gain, haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da, eta zenbait argitalpenen arduraduna eta aholkularia izan da arlo horretan. Azken urteetan, euskal tradiziozko kanten ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartu du.
Orain, Bizkaiko Erromeria Egunean ere, berarekin ikasteko aukera izango dugu!

