Korrontzi

11:30

Arlonagusia

IKUSKIZUN BEREZIA

Badira 10 urte Korrontzi taldeak «Korrontzi Dantzan» izeneko proiektua abiatu zuenetik, tokian tokiko dantza taldeekin batera. Horrela, dantzaren bidez, Korrontziren musika beste maila batera eramaten dute elkarlanean.

Orain, proiektu horren baitan, Lemoako Durundi Barri Dantza Taldearekin batera ikuskizuna eskainiko du Korrontzik hasiera ekitaldiaren ostean.